XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); horietako jendearentzat ingelesa komunikatzeko tresna garrantzitsua da beren mugetatik haruntz.

Horrelakoetan agian errazago ikusiko da hizkuntzaren balio komunikatiboa eta, ondorioz, menderatu egingo da.

Dena den, esan beharra dago era askotako jokaerak ikusten direla arlo honetan.

Adibidez, atzerriko lurralde batean bere hizkuntza propioa duen minoria bat dagoenean, talde minoritario horretako batzuk beste batzuk baino gogo handiagoa izango dute beren talde txertaturik dagoeneko gizartearekin harremanetan jartzeko.

Batzuk, beharbada, oso gaitasun txikia izango dute bigarren hizkuntzan, doi-doi bizi ahal izatekoa besterik ez.

Hauxe aurkituko da, esate baterako, etorkinen artean berriz ere beren herrietara itzultzeko asmo sendoa duten herrialdeetan.

Hori bera gertatzen dela esan daiteke jende asko mugitzen den lekuetan; honek hizkuntza ikasteko motibaturik dagoen jende gutxiago izatea ekartzen bait du berekin.

Clare Burstall eta beste batzuk (1974) aurkitu zuten arrakasta handiagoa zutela hizkuntza ikasterakoan erdi mailako familietako umeek, agian langileen umeek baino joera handiagoa izango dutelako beren taldetik kanpora harremanak edukitzeko.

Lehen ere esan dut ikasgai dagoen hizkuntzaren ikaslea bizi den elkartean funtzio komunikatibo garrantzizkoak dituenean bigarren hizkuntza denean, beraz barru motibazio handiagoa izango duela seguraski hizkuntza hura ikasteko.

Komunikazioko funtzioen nolakoa ere pisu handiko elementua da.

Bigarren hizkuntzaren edozein funtzio komunikatibok ez du talde bateko pertsonak hizkuntza hori ikastera erakartzeko behar den hainbat indar.

Alor honetan dute beren egitekoa egoera diglosikoen ikerketek, giza taldeko kideen aldetik dagoen axolarik ezaren eta arbuioaren maila ulertzen laguntzen bait dute.

KOMUNITATEAREKIKO JARRERAK Motibazioa indartu egingo da, ikasleak bigarren hizkuntzako hiztunen aldeko jarrera ona baldin badu.

Horrelakoetan ikasleak nahi izan dezake komunitate horretakoekin harreman estuagoa.

Jarrera honek sakondu egiten du lehenengo atalean aztertu dudan faktorea.

Littlewood-ek (1984) dio komunitatearekiko jarrerak bigarren hizkuntza ikasteko moduarekin zerikusia duen bitartean, komunikatu beharra erlazioa handia duela bigarren hizkuntza ikasteko gogoaren sorrerarekin.

Lotura estua dago hitzegiteko moduaren eta mundua hautemateko eta norberaren nortasunaren artean.

Euskaldunarentzat amatxo hitzak duen oihartzunik ez dute izango madre eta mama hitzek, esate baterako.

Bigarren hizkuntza ikasi nahian gabiltzanean, geure identitatearen ezaugarri batzu uzten ditugu alde batera beste kultur talde batenak geureganatzeko.

Nolarebait onartu egiten dugu beste kultura horrek mundua hautemateko modua.

Prozesu hau onartzen ez duenak, berriz, gorrotoa eta segurantziarik eza nabaritzen du.

Prozesu horren esperientzian eragina duen beste faktore bat bigarren hizkuntza duen komunitatearen kulturari buruzko jarrera da.

Jarrera hori ezkorra baldin bada, behaztopa galantak egon daitezke norberaren barnean hizkuntza hori ikasteko; behartuta ikasten bada, kanpotikako eskakizunak betetzeko, gutxiengoaren mailetaraino bakarrik iritsiko da ikaslea.

Ondorioz, ikasleek bigarren hizkuntzadunei buruz dituzten jarrera aldeko eta kontrakoek sendotu ala ezindu egingo dute ikaskuntza, hizkuntza hori duen komunitatearen kultura berea baino gehiago estimatzeak ala ez estimatzeak egiten duen bezalaxe.